Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Elur-erraketen oinarrizko ikastaroa otsailaren 7an

Jarduera hau otsailaren 7ra atzeratu da

Neguan mendiaz gozatu nahi baduzu, Sakanako mendi elurtuak esploratu, eta erraketak erabiltzen ikasi, orain duzu aukera.

Elur-erraketek aukera ematen dute elur gainean hondoratu gabe ibiltzeko eta paisaia magikoaz eta sentsazio paregabeez gozatzeko.

Jarduerak 4 ordu iraunen du, eta ordu horietan azalduko da nola erabili elur- erraketak: nola aurrera egin eta nola igo eta jaitsi mendian.

  1. txanda: 9:00etatik 13:00etara. 
  2. txanda: 14:00etatik 18:00etara. 

Ezinbestekoa da ekartzea:

  • Mendiko botak goretex-arekin edo mintz iragazgaitzarekin.
  • Jarduerarako arropa egokia, eskiatzeko edo neguan mendian erabil daitekeena.
  • Elurretako eskularruak eta txanoa.
  • Eguzkitarako betaurrekoak, krema eta ezpain-babeslea.
  • Ura eta hamaiketakoa.

Jardueran sartzen dira:

  • Ibilbide gidatua, mendiko gidari tituludunen eskutik.
  • Elur-erraketak eta ibiltzeko makilak.
  • Elur-erraketekin aritzeko teknikei buruzko sarrera-ikastaroa.
  • Botikina.
  • Jardueran parte hartzen dutenendako asegurua.

Oharra: Teknikariek elurraren kalitatea baloratuko dute zenbait egun lehenago. Jarduera egiteko egoera on ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke eta parte-hartzaileei jakinaraziko litzaieke.

Izen-ematea: 948464866 kirolak@sakana-mank.eus

Derrigorrezkoa da izena ematea leku mugatuak daudelako (gutxienez 6 eta gehienez 12). Lekuak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Adina: 12 urtetik aurrera.
Prezioa: 15 € (12-25 urte bitartekoek edo 65 urte baino gehiagokoek 10€).
Hizkuntza: Jarduera euskaraz izango da, eta, norbaitek ez badu ulertzen, erdaraz emanen zaizkio azalpenak.

Segurtasun neurriak bermatuko dira.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea.
Laguntzaileak: Eduka Natura eta Nafarroako Gobernua.