Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Aniztasunaren astea Zelandi ikastetxean

Zelandiko Guraso Elkartetik abiatuta, eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuarekin, Ziordia, Olatzagutia eta Altsasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta guraso talde batekin elkarlanean, aniztasunaren astea antolatu da Zelandi ikastetxean, maiatzaren 11tik 15era. Batez ere ikastetxeko gurasoei zuzendua dago ekimena, baita ikasleei zuzendua ere.

Asko dira ekimenak jorratzen dituen helburuak, besteak, beste:

-Zelandi eskolan dagoen kultur aniztasunaren alde lan egitea.
-Migrazioak eta talde gutxituen inguruan dauden aurreiritziekin eta estereotipoekin pixkanaka, pixkanaka, haustea.
-Jatorri anitzeko pertsona helduen arteko topaketa eta elkar-ezagutza bultzatzea, guztion errespetuan oinarrituz eta elkarrekintzarako jarduerak medio: aniztasunaren astea bera.
-Hezkuntza komunitatearen harremanak arlo akademikotik haratago bultzatzea, elkarbizitzari dagokion harreman baikorra indartuz, berau, osasuntsuagoa eta aberasgarriagoa izan dadin.
-Kultur komunitate bakoitzak, ahal duen neurrian haren kultur ikurrak eskaini eta erakustea erraztu.

Ekintza guztiak, kontrakoa esaten ez bada, 15:00etatik 16:30etara dira.
Ekimenaren programazioa:
MAIATZAK 11
Munduko ospakizunak
MAIATZAK 12
Munduko hizkuntzak eta ikastetxeak
MAIATZAK 13
Txoko anitzak ikasleentzat (goizez)
MAIATZAK 14
Munduko ipuinak eta kondairak
MAIATZAK 15
Munduko jakiak

ANIZTASUNA ZELANDI ESKOLA SAKANA MANK