Martxoaren 19an ospatuko da Arbizuko duatloiaren 20. edizioa. Goizeko 10:00etan txikienen txanda izango da Nafarroako kirol jokoetako 4.edizioa dugun honetan. Izen emateak hemen eta txostena hemen.
Ondoren, 15:30ean helduen txanda izango da. Ibili beharreko distatziak 8-32-4 km izango dira helduentzat, bikoteka erreleboak egiten dituztenentzat eta paratriatletentzat. Herrikoian parte hartzen dutenentzat eta kadeteentzat distantziak berriz, 4-16-2 km izango dira.
Izen emateak martxoaren 17an amaitzen dira, www.rockthesport.com webgunean egin daitezke eta 22 euro balio du federatuentzat eta 28 gainontzekoentzat. Txostena hemen.