Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BANDOA

Sakanako Mankomunitateak Sakanako hainbat herritako larrialdiguneetan amiantoa, obra- hondakinak eta hondakin industrialak era desegokian isuri izana salatu du agintari eskudunen aurrean.

 

 

 

Hondakin hauek, horretarako prestatutako tokietatik kanpo botatzea debekatua dagoela gogoratzen da. Halaber, gogoratu behar da ere, Altsasun eta Arbizun garbiguneak daudela hondakinak biltzeko, eta tamaina haundiko hondakinak jasotzeko Sakanako Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko aukera dagoela.

Sakanako Mankomunitatetik, herritarrak kontzientziatu nahi ditugu gure ibarreko ingurumena eta irudia errespetatzeak duen garrantziaz.

Horregatik, eskertzen dizugu alderdi horretan laguntzea, gure ingurunea zaintzea guztioi dagokigulako.

 

Lakuntzan, 2023ko abenduaren 13an.

Aitor Larraza Carrera, Sakanako Mankomunitateko Lehendakaria