Berdintasunerako bide orria
Berdintasunerako plana ekintza konkretu batzuen bitartez emakume eta gizonen artean berdintasun gehiago lortzeko tresna bat da eta Berdintasunaren aldeko lana estrategia baten barruan txertatzeko, ekintzak sistematizatu eta emaitzak optimizatzeko balio izango du.
Sakanako Emakume eta Gizonen I. Berdintasunerako Plana prozesu parte-hartzaile batez baliatuz gauzatu da eta bere diseinuan Mankomunitateko Zerbitzuek, Udalek, herritarrek eta eragile ezberdinek parte hartu dute.