Apirilaren 10ean, igandearekin , Elkartasunezko Azoka burutuko da Altsasun, Iortia plazan edo eguraldi kaxkarra egitekotan Burunda frontoian, goizeko 11etatik 14ak arte.
Azoka ordea, salmentarako gunea baina askoz gehiago izango da. Sakandarren topagune izango da:
Ukraniatik etorriei ongi etorria emateko aukera izango da, Sakanara iritsi diren auzoen bizitzak ezagutzera hurbiltzekoa, Elkarri Laguntza, Help-NA, SHHren egitekoa ezagutzekoa, giza eskubideez hausnartzeko parada. Gainera, apirialren 8an Ijito herriaren eguna izanik, haien presentziaz ere gozatzerik izanen da.
Horretaz gain, txikientzak jolasak, tailerrak……etab izango da musikaz blai.
Ekimena, Anitzartean eta Sakana Harrera Haranak antolatua da, Altsasuko Udala laguntzaile duelarik. Herri eta eskualdeko boluntario askoren lanari esker gauzatuko da ekimena. Gauzen bilketa egiteko aukera jarri izan da ostiralero 10:00tatik 13:00tara.