Jarduera hau otsailaren 7ra atzeratu da
Neguan mendiaz gozatu nahi baduzu, Sakanako mendi elurtuak esploratu, eta erraketak erabiltzen ikasi, orain duzu aukera.
Elur-erraketek aukera ematen dute elur gainean hondoratu gabe ibiltzeko eta paisaia magikoaz eta sentsazio paregabeez gozatzeko.
Jarduerak 4 ordu iraunen du, eta ordu horietan azalduko da nola erabili elur- erraketak: nola aurrera egin eta nola igo eta jaitsi mendian.
- txanda: 9:00etatik 13:00etara.
- txanda: 14:00etatik 18:00etara.
Ezinbestekoa da ekartzea:
- Mendiko botak goretex-arekin edo mintz iragazgaitzarekin.
- Jarduerarako arropa egokia, eskiatzeko edo neguan mendian erabil daitekeena.
- Elurretako eskularruak eta txanoa.
- Eguzkitarako betaurrekoak, krema eta ezpain-babeslea.
- Ura eta hamaiketakoa.
Jardueran sartzen dira:
- Ibilbide gidatua, mendiko gidari tituludunen eskutik.
- Elur-erraketak eta ibiltzeko makilak.
- Elur-erraketekin aritzeko teknikei buruzko sarrera-ikastaroa.
- Botikina.
- Jardueran parte hartzen dutenendako asegurua.
Oharra: Teknikariek elurraren kalitatea baloratuko dute zenbait egun lehenago. Jarduera egiteko egoera on ez balitz, jarduera bertan behera geldituko litzateke eta parte-hartzaileei jakinaraziko litzaieke.
Izen-ematea: 948464866 kirolak@sakana-mank.eus
Derrigorrezkoa da izena ematea leku mugatuak daudelako (gutxienez 6 eta gehienez 12). Lekuak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.
Adina: 12 urtetik aurrera.
Prezioa: 15 € (12-25 urte bitartekoek edo 65 urte baino gehiagokoek 10€).
Hizkuntza: Jarduera euskaraz izango da, eta, norbaitek ez badu ulertzen, erdaraz emanen zaizkio azalpenak.
Segurtasun neurriak bermatuko dira.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea.
Laguntzaileak: Eduka Natura eta Nafarroako Gobernua.