Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Itzulpen eta Zuzenketa Zerbitzua

Sakanako Mankomunitateko Itzulpen eta Zuzenketa Zerbitzua Sakanako udal eta mankomunitateek, establezimendu komertzialek, enpresek eta elkarteek erabil dezakete. Ez da partikularren itzulpenik onartuko.

Urte guztian zehar eska daitezke itzulpenak edo zuzenketak.

Itzulpenak nahiz zuzenketak egiteko epea Sakanako Mankomunitateko Itzulpen eta Zuzenketa Zerbitzuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da.

Doako zerbitzua da.

Testuak gaztelaniatik euskarara itzuliko dira edota euskaratik gaztelaniara.

Agerian edo jendaurrean dauden testuak izanen dira.

Testuetan aipatzen diren jardueren eremua Sakana izanen da.

Ez dira itzuliko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izanen diren testuak.

Ez dira itzuliko bileren deialdiak ezta aktak ere (Osoko Bilkuretako aktak izan ezik).

Gehienez ere 5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira (5 orrialde = 9.000 letragune = 150 lerro).

Eskariak telefonoz, faxez edota posta elektroniko bidez egin daitezke:

Sakanako Mankomunitatea
Uriz 32
31830 Lakuntza
608 007802 
itzulpenak@sakana-mank.eus

Euskara Zerbitzuko arduradunak kasu berezietan edo arau hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.