Sakanako Mankomunitateak berdintasun diagnostiko partehartzaile bat egitea enkargatu zion EQUALA INICIATIVAS, S.L. enpresari. Hilabeteetako lanen ondoren, tailerrak, elkarrizketak eta inkestak egin ostean, enpresak diagnostikoa entregatu du.
Diagnostikoaren bidez Sakanako eremuan dauden behar tekniko, ekonomiko eta pertsonalak identifikatu dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez. Diagnostikoa Mankomunitatean berdintasun zerbitzu bat sortzeko abiapuntu eta oinarri izanen da.
Proiektua Nafarroako Gobernuak lagunduko du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez.