Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Enpresak

Sakanako Mankomunitateak hiri hondakinak biltzeko eskumena du, hau da, etxeko hondakinak eta etxeko hondakinekin pareka daitezkeen dendetako eta industrietako hondakinak; beraz, mankomunitateak ez du hondakin industrialak biltzeko ahalmenik.

Mankomunitateak 240 litroko, 360 litroko eta 1000 litroko edukiontziak ere eskaintzen ditu frakzio bakoitzarentzako, eta enpresak bilketa egunean bakarrik atera ahal ditu kalera. 

Bilketa egutegia honakoa da:

Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
Ontzi arinak Papera eta kartoia Errefusa Papera eta kartoia
estra
Plastiko gardena 
(Arbizu-Irurtzun)
Plastiko gardena
(Ziordia-Etxarri Aranatz) 
Organikoa

Papera eta kartoiaren ostiraletako bilketa eta plastiko gardenaren bilketa eskaerapean dira. Eskaera egiteko, jarri kontaktuan hondakin zerbitzuarekin.

Industria-hondakinen kudeatzaileei buruzko informazio gehiago klikatu hemen.

 

ENPRESENTZAKO GALDETEGIA

Sakanako Mankomunitatea Sakanako industrialdeetan dauden enpresetan sortutako hondakinen inguruko prozesu informatiboa egiten ari da.

Galdetegi honen helburua Sakanako industria sektorean sortzen diren hondakin moten inbentarioa egitea eta horien kudeaketari lotutako arazoak identifikatzea da. Jaso eta aztertu ondoren, informazio hori Sakanako enpresei konponbideak eta hobekuntza proposamenak jakinarazteko erabiliko da.

Klikatu hemen galdetegia betetzeko.