Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zer gertatzen da hondakinak ondo kudeatzen ez ditugunean?

zerga hirukoitza

Produktoreen Kudeaketa Sistema Integratuak (PKSI) neurri eta ideia honetan oinarritzen dira: ekoizleak dira sortzen dituzten hondakinen erantzule, produktuaren diseinutik hasi eta balio-bizitza bukatu arte.

Ontziratutako produktu bat erosten dugunean, zirkulu bat osatzen duten bi geziz osatutako sinbolo bat ikus dezakegu. Ikur horri “puntu berdea” esaten zaio, eta horrek esan nahi du produktuaren prezioari ontzia bereizita kudeatzearen kostua gehitu zaiola.

Ikur hori material desberdinetako produktuetan ikus daiteke: papera eta kartoia, beira eta ontzi arinak nagusiki.

Paperaren, kartoiaren eta ontzi arinen kasuan, Mankomunitateari PKSI-ak (Ecoembes) diru hori itzultzen dio, hondakin horiek bildu eta kudeatu dituztelako. Itzulketa horiek diru-sarrera gisa kontabilizatzen dira tasa ezartzerakoan. Itzulitako kantitatea kudeatutako hondakinen pisuaren arabera ezartzen da, eta horregatik penalizazio ekonomikoak aplikatzen dira inpropioen presentziarengatik.

Beiraren kasuan, bilketa eta kudeaketa PKSI-ak berak egiten duenez (Ecovidrio), Mankomunitateak ez du dirurik jasotzen.

Bestalde, gogoratu behar da errefusarekin botatzen ditugun ontzi arinak, papera eta kartoia eta beirari, kontsumitzaile gisa bereizita kudeatzeko ordaindu ditugunak, zabortegira sartzeko tasa bat aplikatzen zaiela. Horretaz gain, errefusa gisa botatako guztiari zerga bat jartzen zaio.

lanpostuen galera

Ohikoa da entzutea lanpostu gehiago sortzen direla etxean hondakinak bereizten ez direnean eta, aldiz, kontrakoa gertatzen da:

EKONOMIA ZIRKULARRAK ENPLEGUA SORTZEN DU

Prozesuan zenbat eta beranduago bereizi hondakinak, orduan eta kalitate txarragoa dute materialek eta, beraz, zailagoa da birziklatzea.
Kontuan hartuta birziklatzeak hondakinak zabortegira eramateak baino 9 aldiz enplegu gehiago sortzen duela, eta berrerabiltzeak 30 aldiz enplegu gehiago sortzen duela, etxean hondakinak ez bereizteak lanpostu asko galtzea dakar.

 

ingurumenari kaltea

gure herriaren kutsadura ETA GASTU publiko HANDIAGOA

Denok ikusi ditugu koltxoiak, telebistak edo abandonatutako altzariak edukiontzien ondoan. Hondakin horien kudeaketak 100.000 eurotik gorako kostua du urtean. Gainera, arratoi eta saguen presentzia erakartzen dute eta gure ingurunean zikinkeria eta kutsadura sortzen dituzte, eta honen inpaktu bisuala izugarria da.

Bazterrean gehien uzten diren hondakinak honako hauek dira: altzariak eta etxetresna elektrikoak, koltxoiak, eraikuntzako hondakinak, egurra, neumatikoak, jostailuak eta inausketa eta lorezaintzako hondakinak.