Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ekonomia zirkularra

Sakanan urteak daramatzagu birziklatzearen eta hondakinen kudeaketa egokiaren alde lanean.
Guztion ahaleginari esker, gehien birziklatzen duen eta zabortegira hondakin gutxien eramaten duen eskualdea gara Nafarroan.
Orain beste urrats bat emateko eta gure egunerokoan kontsumo-eredu arduratsuago bat txertatzeko unea da.

zer da ekonomia zirkularra?

Ekonomia zirkularra baliabideen erabilera etengabea sustatzea helburu duen eredu ekonomikoa da. Produktuak eta materialak berrerabili, konpondu, berritu, birziklatu eta konpostatzeko
printzipioetan oinarritzen da, behin erabili eta bota beharrean.
Egiten dugun aldaketa bakoitzak, oso txikia iruditzen bazaigu ere, inguruko guztia nola zaintzen dugun eta geure burua nola tratatzen dugun eragiteko ahalmena du. Erabil dezagun botere hori eta ez dezagun beste pertsona batzuen esku utzi.

Ekonomia zirkularraren kontzeptua hainbat arlotan aplikatu dezakegu:

 

INFORMAZIO INTERESAGARRIA

Gure ekonomia zirkularraren gidan hondakin gutxiago sortzeko mota guztietako aholkuak eta informazioa aurki ditzakezu.

 

elikagai-HONDAKINEN PREBENTZIOA

Nafarroan hiru elikagaitik batek zakarrontzian bukatzen du. Horrek esan nahi du urtean 115.000 tona baino gehiago alferrik galtzen direla, eta horietatik %42 etxeetatik dator.

 

BIDEO INTERESGARRIA

Basomutur Erretegiko Iñaki Urrestarazuren Zero Zakar errezetak

 

ontzi-hondakinen prebentzioa

Nafarroan 160.000 tona inguru ontzi hondakin sortzen ditugu urtero. Horietatik, erdia baino gehiago etxeetan eta dendetan sortutako hondakinak dira:

 

ehun-hondakinen prebentzioa

Arropa-jantzi bakoitzak kostu esanguratsua du ingurumenarendako eta giza osasunarendako. Ehungintza munduko 2. industriarik kutsagarriena da, petrolio-industriaren ondoren. Munduko karbono-isurketen %10aren erantzule da eta kalkulatzen da uraren kutsaduraren % 20 ehunen tindaketatik eta tratamendutik datorrela.

 

paper-hondakinen prebentzioa

Postontzietara iristen zaigun publizitate gehiena begiratu gabe botatzen dugu. Horrek erraz ekidin genitzakeen paper-hondakinak sortzen ditu.

ESTEKA INTERESGARRIA

www.listarobinson.es

 

berrerabilpena

Denok entzun dugu “baten zaborra bestearen altxorra da” esaera, eta gero eta aukera gehiago ditugu partekatzeko: bigarren eskuko dendak, trukerako plataformak, edo dohaintzak. Gainera, Sakanan Sentsibilizazio Zentrua daukagu, hilero herritarrei objektuak doan eskaintzen dizkiena.

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

emausnavarra.org
trueques.com
ofrezcoacambio.com
haztruequing.com
truequebook.es

 

konponketa

Objektu bat konpontzeak hondakin bat ez sortzearen onura ez ezik, hura ordezkatzeko beste bat fabrikatu behar ez izatea ere badakar.
Sakanako Mankomunitateak Sakanako Konponketa Txokoa du antolaturiko taldeen bisiten eskura, urtean zehar eskaintzen dituen hainbat jardueraz gain.

 

festak eta ekitaldiak

Festetan eta ospakizunetan gure helburu nagusia ondo pasatzea da, baina hori hondakinen prebentzioarekin lotuta egon daiteke.
Izan ere, Sakanan urteak dira Urdiaingo eta Olaztiko boluntarioek herri bazkarietan baxera berrerabilgarriaren aldeko apustua egin zutela, “benetako” platerak eta mahai-tresnak erabiliz. Benigno Mendiak zioen bezala, horiek erabiltzea merkeagoa eta erosoagoa da.
Egia da antolatzaileen inplikazio handiagoa eskatzen duela, batez ere garbiketan, baina, era berean, ez da hainbeste hondakin sortzen, eta ekitaldiaren ondoren lurretik bildu behar den zabor kopurua murriztu egiten da.

 

BAXERA BERRERABILGARRIA ESKATZEKO:

oprec-navarra.com

 

PRODUKTU BIRZIKLATUEN ETA BIRZIKLAGARRIEN EROSKETA

Ba al zenekien birziklatzea ez dela edukiontzian zerbait botatzean bukatzen?
Eduki birziklatua duten produktuak erosten dituzunean, bizitza berri bat ematen diezu material birziklagarriei.
Konpromisoa hartu birziklatutako produktu bat erosteko zure hurreng erosketan. Ondoren, birziklatzen jarraitu, zirkulua osatuz. Gainera, birziklatutako produktuak erostean hau guztia lortuko duzu:

 

zero zabor komertzioak

Sakanako hainbat dendatan honako eranskina ikus daiteke. Sakanako Mankomunitateak garatutako programa honek tokiko komertzio txikiak ditu ardatz, hiri hondakinen prebentzioan funtsezko eragile direla ulertuta, eta horien parte-hartzea borondatezkoa da.

Programaren helburuak honako hauek dira:

  • Komertzio txikiek eta haien bezeroek erabilitako ontziak eta bilgarriak murriztea,
    berrerabil daitekeen materiala banatuz.
  • Ostalaritzan elikagaiak alferrik galtzea murriztea, ontzi konpostagarriak banatuz.
  • Komertzio bakoitzaren sarreran, identifikazio-marka baten bidez, jarrera
    kolaboratzailea, parte-hartzailea eta ingurumenaren aldetik arduratsua duela
    ikusaraztea.

 

hondakinen bereizketa

Sakanako errefusa edukiontzietan honakoa botatzen dugu: