Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Irakurri, gozatu, oparitu | 2019

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren aurtengo edizioa 2019ko martxoaren 18tik, maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Euskaltzaleen Topaguneak eta Sakanako Mankomunitateak antolatzen dute egitasmoa Sakanan. Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kutxa fundazioaren babesa eta Sakanako liburutegi publikoen zein liburu denden laguntza du.

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmo honek, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen erabilera sustatuz.

Aurten honako herrietan gauzatuko da Irakurri, Gozatu eta Oparitu:

  • Araba: Agurain, Asparrena, Dulantzi, Barrundia, Zigoitia, Gasteiz.
  • Bizkaia: Ondarroa, Ermua, Atxondo, Mañaria, Lekeitio, Zamudio, Igorre, Getxo.
  • Gipuzkoa: Soraluze, Ordizia, Legazpi, Lazkao, Zaldibia, Beasain.
  • Nafarroa: Ultzamaldea, Lizarra, Sakana, Berriozar, Antsoain, Aranguren, Zizur nagusia, Malerreka, Iruñea, Noain, Gares-Puente La Reina, Esteribar, Leitzaldea eta Barañain

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira bertan parte hartzeko:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira bueltatu, eta fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango dizu, Sakanako honako liburu denda hauetako batean erabiltzeko: Arkatz, Kaxeta, Liburunda, Elustondo eta Martxueta.
3. Opari egin. Azken pausoa, liburua opari egitea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %35eko beherapena izango duzu.

Gainera, Sakanan, 30 euroko 16 txeke zozketatuko dira egitasmoan parte hartzen duten lagunen artean.

Sakanako kartela hemen eta informazio osagarria hemen