Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroak

Minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa egiteko ikastaroa antolatu du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromea duten pertsonen osasuna hobetzeko jarduera espezifikoa garatuko da bertan, baita Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza dutenen pertsonen osasunerako ere.

Ikastaroa Irurtzungo kultur etxean, Etxarri Aranatzeko Osasun etxean eta Altsasuko Labadero aretoan emango da. Urriaren 4an hasi (3an Etxarrin) eta ekainera arte luzatuko da. Astearte eta ostegunetan izanen da Irrtzun eta Altsasuko herrietan, Irurtzunen 10:40etatik 12:10etara eta Altsasun 16:00etatik 17:30etara. Etxarri Aranatzen astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30etara izanen da ikastaroa. AFINAko bazkideek 11 euro ordaindu beharko dituzte hilean eta bazkide ez direnek 14 euro.

Izen ematea
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoz: 948 464 866
www.sakana-mank.eus