Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

JARDUERA FISIKOAREN ARLOAN FORMAKUTZA IKASTAROAK

SAKANAKO PERTSONEI DIRU- LAGUNTZA. JARDUERA FISIKOAREN ARLOAN FORMAKUTZA IKASTAROAK EGITEAGATIK. 2022. URTEA

 

1.- Lehenengoa: helburua

1.- Deialdi honen helburua Sakanan jarduera fisikoaren arloan formatzen diren pertsonei gastuetan laguntzea da. Horretarako Sakanako Mankomunitateak kiroleko aurrekontutik 1500€ko partida izango du: Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.

2.- Bigarrena: bete beharreko baldintzak

2.1.- Pertsona Sakanakoa izatea.

2.2.- Jarduera fisikoarekin erlazionatutako ikastaroren bat egitea.

2.3.- Ikastaroa bukatua eta gainditua izatea.

3.- Hirugarrena: aurkeztu beharreko dokumentazioa: 3.1. Eskaera orria guztiz betea.

3.2. Ikastaroa gainditu denaren ziurtagiria.

3.3. Ikastaroaren ordainketaren ziurtagiria.

3.4. Erroldaketa ziurtagiria.

3.5. Beste dirulaguntzarik jaso bada, jasotakoaren agiria.

4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea:

Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

5.- Bostgarrena: Diru-laguntzak emateko erabiliko den baremoa honako hau izanen da:

Aurrekontuan dagoena guztien artean berdin banatuko da. Inoiz ez da pasatuko izen ematearen %50etik ezta 300€tik ere ez.

6.- Seigarrena: Balorazio batzordea:

Kirol zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.

7.- Zazpigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua:

Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira:
Sakanako Mankomunitatea

Kirol Zerbitzua

Uriz 32

31830 Lakuntza

Telefonoa: 948 464867

E-posta: erregistroa@sakana-mank.eus

8.- Zortzigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:

2022ko abenduaren 12an amaituko da.

9.- Bederatzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta argitaratutako hurrengoekin bat 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.

10.- Hamargarrena: Bateragarritasuna:

Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.

11.- Hamaikagarrena: Datuen babesa:

Tratamenduaren arduraduna: Sakanako Mankomunitatea.

Xedea: Kirol Zerbitzuak hiritarrei eskeinitako zerbitzuen kudeaketa eta, eskatuz gero, zerbitzuak antolatutako ekimenak eta informazioaren bidalketa.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko edota ezabatzeko eskubidea duzu, baita bestelako eskubideak ere, Mankomunitatearen bulegoetara edo info@sakana-mank.eus helbidera joz.

Informazio gehiago: Pribatutasun Politika www.sakana-mank.eus helbidean.

Besteren datuak:
Tramitazioan, hura burutzen ari den pertsonaren aparteko norbaiten datu pertsonalak sartu beharko balira, egin aurretik hirugarren pertsona horri aurreko paragrafoan bildutakoaren berri eman beharko zaio, eta haren berariazko baimena eskatu, hala beharko balitz.

12.- Hamabigarrena: Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:

  • Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.
  • Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.