Urtero bezala, Irurtzunen ospatuko den 8. Munduko Arrozen ekimenean, Senegal, Maroko, Ganbia, eta Irurtzungo era anitzetan Arroza eta besterik prestatzeko erak ezagutu eta dastatzeko aukera izanen dute hara bertaratzen direnek.
Aurten ordea, Marokotik etorritako sakandarrek, Harira izeneko zopa moduko bat prestatuko dute. Izan ere, aurten, Ramadan garaia ekainaren 6an hasten da, eta Munduko Arrozen datarekin hurbiltasuna ikusirik, haientzat hain garrantzitsua den hilabete erlijiosoan prestatzen duten jakia herriratzeko erabakita hartu zuten. Horra ba, haien kulturaren beste ikur bat ezagutzeko aukera.
Horretaz gain, txikienentzako jolaserako tartea izanen da, henna tailerra eta sentsibilizaziorako gunea. Sentsibilizazio kanpainarekin bat doazen kamisetak salgai izango dira 5 eurotan.
Zergatik Irurtzunen?
-Irurtzun kulturanitza delako.
-Aberastasun kultural ikaragarria dagoelako.
-Munduari besozabal doakiolako.
Helburuak:
-Kultura ezberdinetatik datozen pertsonen arteko hurbiltasuna eta hartu-emanerako guneak sortzea
-Kulturen arteko elkarbizitza, topaketa, eta ezagutza erraztea Irurtzundarren artean
Zer da?
-Irurtzungo auzoak elkar gehixeago ezagutzeko aukera.
-Gastronomiaz gain, kultura ezberdinetako hainbat ikur ezagutzeko bide bat.
-Neurri batean (ez)Berdin egiten gaituen ekimena (Arroza jaki unibertsala delako, lurralde/kultura ezberdinen arabera modu ezberdinez sukaldatzen dena-Munduan barrena arroza sukaldatzeko “sekretuak” ikusteko aukera.
Baina ez da arroz lehiaketa bat, ezta erakusketa bat.Herrien eta bere jendeen nolabaiteko senidetzea da, kulturak elkartzen baititu, hurbiltzen. Horregatik: Hurbildu, animatu! Begiratu, galdetu, idatzi, adierazi, proposatu, parte hartu, dastatu, apaindu, dantzatu, jolastu… baina beti gozatu!!
Ekainaren 4an goizeko 10:00etan
Irurtzungo Foruen enparantzan
Gauza askoren artean,
goizaren bukaeran dastaketa ttiki bat izanen da,
sorpresa eta guzti.