Jatorrian bereizketa handitzeko helburuarekin, Sakanako Mankomunitateak 5 bideo labur aurkezten ditu, etxean bereizitako hondakinen kudeaketa ezagutarazteko: papera eta kartoia, organikoa, ontzi arinak, errefusa eta garbigunean uzten diren hondakin bereziak dira.
Nafarroako Hondakinen Funtsak finantzatutako sentsibilizazio kanpainarekin jarraituz, non errefusaren edukiontziak aldatu diren, “errefusaren inpropioak” kontzeptua indartu nahi da, eta mezu hau helarazi: birziklatzea posible izan dadin, etxean ondo bereizi behar dela.
Papera eta kartoiaren bidaia
Ontzi arinen bidaia
Errefusaren bidaia
Organikoaren bidaia
Hondakin berezien bidaia