Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Etxeen zaharberritzeak

Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Sustapena departamentuaren eskutik, laguntzak eskaintzen dizkio zaharberritze babestuak sustatzen dituztenei.

Araudia:

  • Irailaren 18ko 61/2013 Foru-Dekretua.
  • Abenduaren 21eko 22/2016 Foru-legea.

Helburua: Etxebizitza eta eraikinen zaharberritzea sustatzea.

Izapidea:

    1. Dokumentazioa aurkeztu.
    2. Behin-behineko kalifikazioa jaso.
    3. Lanak hasi.
    4. Behin-betiko kalifikazioa jaso.
    5. Diru-laguntzaren ebazpena jaso.

Babestu daitekeen obra mota:

– Eraikina: estaldura, fatxada egitura, ezkaratza-eskailerak, instalazioak… Barrerak ekiditeko: eskailerak, igogailuak…

– Etxebizitza: Bizigarritasun baldintzak lortzeko, instalazioak konpontzeko, isolamendua, kanpoko zurgintza lanak… komuneko konponketak, barruko zurgintza lanak…

Zaharberritzeetarako baldintzak:

  • Eraikinak 20 urte edo gehiago izan ditzan, baldin eta elbarritasun bat dela eta egin behar badira lanak. Beti ere, lanak egiten hasteko egon behar dira.

  • Erabat hustu gabe egin behar dira lanak, kapirio horizontalen %40 mantenduz baldintzatutakoak izan ezik (eraikin katalogatuak).

  • Zaharberritzea gauzatu ondoren, bizigarritasun baldintzak bete behar ditu etxebizitzak.

  • Aurrekontuak 2.000€ + BEZ baino gehiagokoa izan behar du.

Laguntzak:

a) BANAKAKOAK: Bi banakako laguntza mota: 10.000€ (BEZ gabe) gorako aurrekontuak eta 10.000€ (BEZ gabe) beherako aurrekontuak (obra txikiko espedientea)

  • Diru-laguntza: % 45 bitartekoa.
  • Mailegua: Aurrekontu babesgarria – diru-laguntzaren zenbatekoa.

– Interesa: urteko hitzarmenaren araberakoa.

b) KOMUNITATEARI:

  • Igogailuetan %20 edo %60 artekoa.
  • Babes termikoaren hobekuntzen %40.

Laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa (*Bakoitzaren bi kopia):

Behin-behineko kalifikazioa lortzeko

  • NANaren fotokopia.

  • Erregistroak luzaturiko eraikinaren jabetza adierazten duen Nota Sinplea.

  • Aurrekontua (neurketak eta prezioak).

  • Obra baimenaren eskaera ziurtagiria.

  • PFEZ aitorpenaren kopia.

  • EEI (Eraikinen Ebaluazio Informea) Eraikinak behar izatekotan.

Behin behineko kalifikazioa lortu beharra dago obrak hasi baino lehen.

Behin-betiko kalifikazioa lortzeko:

  • Fakturak.

  • Obra baimena.

  • Transferentzia bidezko ordainketa agiria.

  • Erroldatze agiria.

Tramitearen iraupena: 40 egun.

Bete beharreko inprimakiak:

  • Zinpeko aitorpena.

  • Behin-behineko kalifikazioa.

  • Obra bukaerako ziurtagiria.

 

Kontuan hartu beharreko puntuak

Beharrezkoak diren inprimakiak lotura honetan.

Informazio osagarria lotura honetan.