2019/10/14
Joan den asteazkenean, urriak 9, aurkeztu zen “Sakana guztion artean” Plan estrategikoa. Bertan Sakanak 2025era bitarte dituen erronka eta lehentasunak zehaztuko dira, plan hori guztion artean egitearen garrantzia ezinbestekoa da horregatik hasten da aste honetan lehenego bilera erronda.
2019/10/09
- “Sakana Guztion Artean” Plan estrategikoa abiatu dute Mankomunitateak, udalek eta Sakanako eragileek
Etorkizuneko Sakana irudikatu eta eraikitzeko prozesu zabala egingo da herritar eta eragileekin batera. Urriaren 17tik aurrera bilera irekiak eta sektorez, sektorekoak egingo dira Sakanaren diagnosia eta behar nagusiak finkatzeko.
Mankomunitateko lehendakaria den David Orozek parte hartzeko deia egin die herritar eta eragileei: “Gure etorkizunaz ari gara, eta guztion beharra dugu etorkizun hori irudikatu eta errealitate egiteko.” (info gehiago)