Eneko Olarra eta Maite Oiarbide saria jasotzeko unean
Sakana Sariak, sari partekatua izan da. Sakana Makerrek eta Sakanako jostunek COVID19.ak sortutako beharren aurrean egindako auzolana saritu da.
Sakana Maker ekimenak auzolanean Covidaren aurkako babes ekipamenduak fabrikatu ditu, eta Osasungintzan eta Merkataritzan oinarrizko zerbitzuetan aritu direnei eskaini. Sakanako Jostunak, 59 boluntarioz osatutako sareak berriz, Nafarroako Ospitalearentzat arropak eta beharrezko elementuak josten aritu dira.
Eneko Olarrak (Sakana Maker) eta Maite Oiarbidek (Sakanako jostunak) jaso dute saria, zilarrezko katilua, eskualdean karga sinboliko handia duen elementua, topaketa, ospakizuna, poza… iradokitzen dizkiguna. Erkuden Ruiz Barrosok aurkeztutako sari-banaketan, David Oroz, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, Ainhoa Beraza, Irañetako alkateak eta Iñaki Mundiñano, Guaixe fundazioko kideak hartu dute hitza. Haize Berriak Banda.ko kideek girotu dute ekitaldia.
Datorren urtean bigarren edizio bat egingo dela aurreratu da.