Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Hotsak ekitaldia aurkeztu digute hainbat sakandarrek

Sakanako Hotsak, Berriaren alde Iortia kultur gunean egingo den kotzertu akustikoa aurkeztu digute Berriako Pello Urzelaik, Hesian taldeko Fran Uriasek, Lur eta Luisillo bikoteko Luisillo Kalandrakak, Hi de bei taldeko Iñigo Muñoak, Tximeletako Maider Ansak eta 4nek taldeko Juanpa Agirrek.

Ikus bideoa:

Ikus bideoaKontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da Altsasuko Iortia kultur gunean eta sarrerak on line erosi daitezke Berriako eta Iortiako webguneetan, edo Iortian bertan.

Duela lau urte Ruper Ordorikak eskaini zuen Berriaren aldeko kontzertu bat egitea Zure ziztada kanpainaren barruan. Sakanako Mankomunitatea eta Berrialagun talde bat elkarlanean eta Altsasuko Udalaren laguntzarekin aurrera eraman zen lehenego kontzeru hura.

Hurrengo urteetan, dinamikarekin segiz, 2013an Gariren kontzertua programatu zen, 2014an Tanttakaren Zazpi aldiz elur ikuskizuna eta 2015ean Anari eta bere taldearen kontzertua.

Azken urteotan antolatutako ekitaldien bidez, Berriak helburu nagusi bat izan du: euskal kultura Sakanan zabaltzen laguntzea. Helburu horretaz gain, beste bi helburu izan ditu Berriak: Sakanako eragileekin elkarlanean aritzea batetik, eta Sakanako Berrialagunen komunitatea elkartzea eta elikatzea bestetik.

Aurten, 2016an, urrats bat haratago joan eta Sakanako euskal kultura zabaltzen eta sustatzen lagundu nahi izan du, Sakanan bertan. Horiek horrela, Sakanan ekoitzitako ekitaldi bat proposatu digu: sakandarrek sakandarrendako egina. Horretaz gain, gazteak euskal kulturara lotuko dituen emanaldi bat izatea helburu garrantzitsua bada Berriarendako: gazte sortzaileei tokia emanez, eta gazteek gustukoa izan dezaketen musika eskainiz.

SARRERAK
Sarreren salmenta Iortia kultur etxean bertan edo Internet bidez egingo da: Aurretik 7 € (azaroaren 11ra arte) eta egunean bertan 12 € (azaroaren 12an).

Berrialagunek deskontua izanen dute. Erosketa aldez aurretik egin nahi badute, sarrerak Berrian eskatu beharko dituzte azaroaren 8a baino lehen eta kontzertuaren egunean Iortiako txarteldegian jaso. Berriak haien kontutik kobratuko die. Egunean bertan erosten badute berrialagun-txartela erakutsi beharko dute txarteldegian deskontua egin ahal izateko (berrialagun bakoitzak bi sarrera erosi ahal izanen ditu gehienez ere deskontua aplikatuta).

Sarreren salneurria:
– Egunean 10 € (Berrialagunak 7 €)
– Aurretik 7 € (Berrialagunak 5 €)

Sarreretatik jasotako dirua Berria fundazioarendako izanen da.