Bi urtetik behin Sakanako Mankomunitateak eskualdeko kirolari eta taldeak saritu nahi ditu eta dagoeneko gutxi falta da azken bi urteetako Sakanako Kirolari onenak aukeratuak izan daitezen. Zenbat eta proposamen gehiago egiten dituzuen orduan eta aukera gehiago izango dituzte kirolari guztiek.
Proposamenak aurkezteko epea AZAROAREN 26ko, 12:00etan bukatzen da.
Kirolari onenak, kirol talde onena, euskara gehien bultzatu duen taldea, aipamen bereziak (kirolean egindako lanagatik etab.)
Egin proposamenak dokumentu hau beteta (e-mailez ere bidali daiteke).