Sakanako eta Aguraingo ikastetxeek antolaturik eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin orientazio froga antolatu da maiatzaren 26rako, 10:00etan.
Hain zuzen ere, Altsasuko institutuko 75 ikasle, Aguraingo 45 eta Etxarri Aranatzeko ikastolako 26 ikaslek parte hartuko dute. Jarduera DBH-ko laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago, Etxarriko kasuan 3.mailakoek parte hartuko dute, eta hurrengo urteetan Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Jesusen Bihotzak ere parte hartuko dutela aurreikusten da.
Orientazio froga Arbizuko basoan burutuko da, Zubaate eta Sandindegi aldean.
Jardueraren helburuak honako hauek dira:
-
Basoan segurtasunez ibiltzen ikastea eta mapa bat interpretatzen jakitea, baita iparrorratza erabiltzen ere.
-
Aisialdian naturak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea eta praktikara eramatea.
-
Ikasleen arteko talde lana bultzatzea.
-
Sakanako Naturguneak ezagutzea eta bultzatzea
-
Sakanako eta Lautadako ikastetxeen eta ikasleen arteko harremanak bultzatzea.
-
Euskara, gure hizkuntza, bultzatzea.