EGUNAK: Ekainak 15 eta 16
ORDUTEGIA: 1.5 orduko ikastaroa 16:30tatik aurrera.
ADINAK: 18 urtetik gorakoentzat edo familian egiteko, hau da, familia bakoitza da bere umeen arduraduna. Mankomunitateak antolatuko duena autobusa eta surf ikastaroa da. (Pertsona heldu baten ardurapean badoa umea, gurasoen baimen idatzia behar da, zaindariak ere sinatua). Agiria, klikatu hemen
IZENA EMATEKO EPEA ETA LEKUA: Epea ekainaren 10eraino luzatu da. Izen ematea taldea bete ahala itxiko da. Sakanako mankomunitatea (948-464866) kirolak@sakana-mank.eus
PREZIOA: 40 € (10 € autobus zerbitzua bakarrik). Surfean aritzeko beharrezko guztia dago barne: irakasleak, taulak, neoprenoak, dutxak, asegurua…. Sarrera kontu honetan egin beharko da: 30350116931160003328-Euskadiko kutxa
BIDAIAK: Autobusa: 14:00etan aterako da Ziorditik (partaideak herriz herri jasoko ditu). 20:30ean itzuliko da Zarautzetik.
HELBURUA: Hastapeneko ikastaroa da.