Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

TEEH-en birziklapenaren inguruko erakusleihoen 2. lehiaketa

TEEH bat tresna baten hondakina da: pila, bateria edo entxufe bidez funtzionatzen duen tresna baten hondakina.

Garrantzitsua da hauek behar bezala birziklatzea, izan ere, toxikoak edo oso kutsakorrak dira hauen zati asko eta zati gehienak aldiz birziklagarriak dira. Ongi kudeatu gabe zuzenean zabortegietara botatzen baditugu, ingurumenari arazo bat sortzen diogu eta errekurtso bat galtzen dugu. Bestalde, birziklatu eta kutsakorrak diren elementuak behar bezala tratatuz eta bizi berri bat ematen badiogu kable edo plastiko birziklatu gisa, ekonomia zirkularraren adibide bat sortuko dugu.

Nafarroako Gobernuak, Gestión Ambiental de Navarra enpresaren bidez, eta Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) birziklatzeko entitate kudeatzaileek, “TEEHen birziklatzearen inguruko erakusleihoen lehiaketa” antolatzen du herritarrak eta etxetresnak saltzen dituzten komertzioak inplikatzen dituen iniziatiba. Aurten parte hartzen duten komertzioen artean Altsasuko Cenor Ramos dago.

RAEE-EUSKARAZ