Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Triatloi campusa 2016

Altsasuko Zelandi kirolgunean ospatuko da 8 urtetik 16 urte bitarteko gazte eta haurrentzat triatloi campusa, uztailaren 4tik – 15era, goizeko 11´00etatik , 13´00tara astelehenetik ostiralera.

Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetan teoria eta praktika uztartuko dira. Landuko den metodologia, batez ere, jokuen bidez izanen da eta begiraleak, Aitor Mozo eta Urko Berdud izango dira.

Ikasle bakoitzak dagozkion bidaiak antolatuko ditu. Campusaren kuota 40 eurokoa da eta izena emateko epea ekainaren 17an amaitzen da.

Ondoren, uztailaren 16an SAKANAKO XIV.TRIATLOIA ospatuko da Urdiainen.

ANTOLATZAILEA: SAKANAKO MANKOMUNITATEKO KIROL ZERBITZUA da.

LAGUNTZAILEAK: SAKANA TRIATLOI TALDEA eta ATABO ALTSASU S.L. dira.

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzua T. 948464866
kirolak@sakana-mank.com