Arrazoi bereziren bat medio, posible da kontagailuaren irakurketa zerorrek egin behar izatea. Horretarako, kontagailuaren tapa kontu handiz ireki, irratiari beste behatz batekin heldu mugitu ez dadin eta komaren aurretik ageri diren zenbaki beltzak helarazi beharko dizkiguzu. Ikus irudia.
Hiruhilekoaren erreziboak sortu ondoren bidaltzen diren irakurketak, hau da, martxoaren 15aren, ekainaren 15aren, irailaren 15aren eta abenduaren 15aren ondoren bidaltzen direnak, hiruhilekoan bidaltzen den errezibotik aparteko beste ordainagiri berri batean fakturatuko dira eta bertan, kontsumoa bakarrik kobratuko da. Kontsumo oso txikiak hurrengo hiruhilekoan fakturatuko dira.
Ur kontagailuaren irakurketa bidaltzeko berriz, hiru bide dituzu: eposta bidali dezakezu ura@sakana-mank.eus helbidera, bulego ordutegian 948464867 telefonora deitu dezakezu edo hurrengo formularioa bete dezakezu: