Larunbatean ospatu zen Urdiainen Sakanako Xake Txapelketa. Guztira 22 partaide aritu ziren, horietatik 5 Sakandarrak, 3 bizkaitarrak eta gainontzekoak Iruñekoak.
Zaldi Beltza Xake Taldeko arduradunek, esan dutenez, txapelketa polita ikusi zen Urdiaingo Udaletxean. Beste urte batzuetan bezala, Iruñeko jokalariak izan ziren nagusi partaide kopuruan baina ez sailkapenean. Aurten mutil gazteena izan zen txapeldun orokorra, Manex Regillaga. Txapelketa bikaina jokatu zuen partida bat galdu arren. Mutil honen berezitasun nagusia ez da txapelketa irabazi izana, baizik eta, 11 urteko dituela eta sailkapenean pertsona heldu guztien aurretik amaitu zuela. Arreta handiz jarraituko dugu noraino iristen den bere ibilbidean, ea urruti ailegatzen den eta sakandarrak harro sentitzen garen gure artean jokatzen izan genuelako. Zorionak Manex!
Txapeldunak:
16 URTETIK BEHERAKOAK
1. Manex Regillaga
SAKANAKO 1.
Koldo Flores
SAILKAPEN OROKORRA
1. Manex Regillaga
2. Mikel Ochoa
3. Alfredo Ruiz
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzailea: Zaldi Beltza Xake Taldea eta Urdiaingo Udala.