Deseroso aurkitzen zara beste jatorri bateko pertsonenganako hizkera ofentsiboak entzutean?
Haserre jartzen zara? Edota paperak galtzen dituzu hizkera horiei aurre egin nahian?
Ba lasai. Ikastaro honekin, kontzientzia kritikoa piztuko dugu, hainbat talde sozialen inguruan dauden estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruen aurrean.
Zurrumurruak desaktibatzeko estrategien inguruan hitz egingo dugu.
Gure hizketarako gaitasunak hobetzea helburu duten estrategiak ezagutuko ditugu.
Modu praktiko batean, egunerokoan entzuten ditugun zurrumurruak (horietariko asko bazterkerien oinarri direnak) desmuntatzeko prestakuntza jasoko dugu, azken finean.
DATAK: Maiatzak 17 eta 23
ORDUTEGIA: Ostirala 17 eta osteguna 23, 9.30 – 13.30
TOKIA: Sakanako Mankomunitatea, Lakuntza. Uriz 32.
NORI BIDERATUA : Interesa duen edonori. Lehentasuna jatorri anitzeko gizakiekin harreman zuzena duten pertsona edota profesionalek izango dute.
HELBURUAK:
- Beste pertsonenganako ezagutza hobetu, aniztasunean elkarbizitza errazteko.
- Zurrumurruen jatorrien inguruan hausnartu, eta baita besteenganako aurreiritzi, eta estereotipoen inguruan ere.
- Zurrumurruei aurre egiteko argudioak eskaini, estrategia komunikatibo eta emozionalaren ikaskuntza medio.
HIZLARIAK:
1 Saioa: Maiatzak 17.Baina, zer diozu? Estrategia komunikatibo eta emozionalak zurrumurruak kudeatzeko. Raquel Moreno, Soziologian lizentziatua, eta giza partehartzean espezializatua.
2 Saioa: Maiatzak 23. *ZASKA! Zurrumurruen Kontrako Nafarroako Sarea. Begoña Cestau Baraibar, ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbituzko Gizarte Hezitzailea, eta ZASKAko partaidea.
*Zertaz ari gara? Integrazioa, inklusioa, asimilazioa, kultura aniztasuna, artekotasuna……….Jatorria arrazoi, Nafarroan ematen ari diren bazterkeria egoeren ezagutza eta azterketa praktikoak. Nafarroako SOS ARRAZAKERIAko kide bat.
ANTOLATZAILEA: Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun Zerbitzua
INFO eta IZENA EMATEA: anitzartean@sakana-mank.eus, 648070710, maiatzak 10 arte (hau barne)
Animatu eta parte hartu!