Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Europara iristen diren errefuxituei lagundu asmoz

Irurtzungo Itxipuru taldeak, Help-NA Nafarroako suhiltzaileen laguntza humanitariorako taldeak eta Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Greziako eta Belgradoko kanpalekuetan bizi diren milaka errefuxiatuei laguntzeko bi egun antolatu zituzten.

Apirilaren 2an, bigarren eskuko azoka bat antolatu zen Irurtzunen eta apirilaren 8rako berriz, egun osoko egitaraua. Bi egunetan lortutako dirua bere osotasunean kanpalekuetan direnei bizia pixka bat hobetzeko erbiliko da.

Apirilaren 8ko eguna goizeko 10etan hasi zen Kultur Etxean egin zen bilera batean. Bertan, zer egin dezakegu Europara iristen ari diren errefuxiatuen alde? galderaren inguruan hausnartzeko parada izan zen.

Eguerdian Pintxo-pote solidarioan giro aparta egon zen, Pikuxar eta Plazaola tabernetan barrena.

Just people dokumentalaren proiekzioa ikusi ahal izan zen arratsaldeko 19:30etan. Dokumentalak agerian uzten du Greziako kanpamenduetan ematen den bizimodu gogorra.

Iratxon egindako afari solidarioan 40 lagun inguru bildu ziren. Afal ondoren, Hernaniko arte aplikatuen eskolako ikasleek emandako lanak zozketatu eta saldu ziren.

Apirilaren 2an egin zen azokan eta 8an egin ziren ekimen guztien artean 2.400 euro lortu ziren Grezia eta Belgradora bidaltzeko.

IMG-20170409-WA0003Just People dokumetalaren emanaldia.