Udaletxera, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz jarri nahi duzula.
Han emango dizuten eskaera-orria zure datuekin bete.
Eraman beharreko agiriak:
-
Nortasun agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez bazara, baita gurasoena ere).
-
Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian eskatzen da).
-
Erroldatze-agiria (udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena beharko duzu).
-
Familia liburuaren fotokopia (ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu).
-
Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia (16 urtetik gorako seme-alabak badituzu).