Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hondakin bilketa sistema ezagutzera etorri dira Madrileko Lozoyako Iparraldeko Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak

Gaur goizean gure hondakin bilketa selektiboa ezagutzera etorri dira Alderdi Popularreko Buitrago de Lozoyako Alkatea eta Lozoyako Iparraldeko Mankomunitateko lehendakaria den Ángel Martínez, Mariano Juan Pérez Picazo teknikaria eta Lozoyako Iparraldeko Eskualdeko Garapen Agentea.

Mankomunitateko egoitzan harrera egin eta gero, 2013an Sakanan abian jarri zen atez ateko hondakin bilketa selektiboa aurkeztu zaie bi ordu iraun dituen hitzaldian. Ondoren, hondakinak zintzilikatzeko zutabeak eta Irurtzungo konpostaguneak ikusten egon dira.

Azkenik, Arbizuko Garbigunea bisitatu dute, bertan kudeatzen dira Sakanako hondakin guztiak eta hemendik, hala behar dutenak, beste birziklatze gune batzuetara bideratzen dira. Mankomunitateak sustatutako Birziklatze Eskola Tailerreko praktikak ere hemen egin dira eta hemen aurkeztu zaie bisitariei Valorg Programa, materia organikoaren balioztatzea  eta lanpostu sorrera hartzen dituen Europako proiektua. Frantziako, Belgikako, Txipreko, Eslovakiako eta Sakanako lan taldeak parte hartzen ari dira Valorg Programan. Sakanaren kasuan, Mankomunitateak sustatutako talde bat abian jarri zen bertan parte hartu zutelarik Garapen Agentziak eta Kerabi, Vermican eta Ecogras enpresek ere. Helburua hondakin organikoa balioztatzeko behar diren pertsonen perfilak identifikatu eta hauek formatzeko modulu bat garatzea da. Materia organikoaren kudeaketa eredu proposatu eta probatzen aritu dira Birziklatze Eskola Tailerrarekin elkarlanean. Behin eredu hori probatuta, beste eskualdetara zabaltzea litzateke helburua.

Era berean, bisitarien altzoan lekuko administrazioek lege aldetik haien proiektuak garatzeko aurkitzen dituzten zailtasunak aipatu dira. Hondakinen kudeaketaz ari garenean, eta administrazio gehienak Europako 2020rako bete behar den legedia betetzeko ezer gutxi egiten ari ez direnean, aplikatutako tasak medio ekonomikoki zigortzen dira 2020ko legedi hori betetzeko lanean direnak, Nafarroan Sakanari gertatzen ari zaion bezala.

madrid-buitrago-lozoya