Aurten ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatorkizue.
Froga konbinatua landuko da Sakanako ikastetxe guztietako ikasleen artean.
Aurretik Peio Kañamares eta Uxue Ansorregik, trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute.
Topaketaren berezitasunak hauek izango dira:
Eguna: Maiatzaren 14ean, asteazkena, goizeko 10:00etan hasi.
Tokia: Uharte Arakilgo pilotalekua
Froga konbinatua: Txingak, zaku lasterketa, kozkolak, giza-plaza eta sokatira.
Adinak: 6. Mailakoak
Sailkapenik ez, partehartzea eta jai giroa bultzatuko da. Ikastetxe desberdinetako ikasleek nahastuta parte hartuko dute.
Guztira 240 partaide izango dira, eta 23 irakasle laguntzen.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzailea: Uharte Arakilgo Udala