Deialdia atera da Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuan hizkuntza bitartekaria hiru hilabetez lanaldi erdian kontratatzeko.
Egin beharreko lanak, batetik, itzulpen lanak dira, hau da, gazteleratik arabierara eta arabieratik gaztelerara testuak itzultzea. Magrebeko kulturaren oinarriak profesionaletara hurbiltzea izango da beste betebehar bat. Bestalde, Immigrazio zerbitzuak Sakanan antolatzen dituen jardueretan aktiboki parte hartu beharko da eta magrebtarren parte hartzea sustatu beharko da. Euskararen ezagutza ere ezinbestekoa da.
Eskabidea betea, NAN edo baliokidearen fotokopia, eskatutako tituluen kopia jatorrizkoarekin konpultsatu ahal izateko eta merezimenduen agiriak, irailaren 13ko eguerdiko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Mankomunitateko erregistro orokorrean.
Merituen balorazioaren argitaratzea irailaren 15ean eginen da.
Proba idatzia: gaztelaniazko testu bat arabierara itzultzea irailaren 19an goizeko 9:00etan eginen da.
Eskatutako hizkuntzen ezagutza baloratzeko ahozko froga irailaren 20an eginen da goizeko 9:00etan.
Lan poltsa 3 urtez egonen da indarrean.