Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Jarduerak

Immigrazio Zerbitzutik garatzen diren jarduerak

Zerbitzutik antolatzen diren jarduerek izaera irekia, boluntarioa eta anitza dute. Jatorri anitzeko pertsonen arteko topaketa eta ezagutza suposatzen dute.

Lau atal nagusietan bereizi daitezke zerbitzutik antolatzen diren jarduerak:

Formakuntza ikastaroak:
-Sakandar berriei zuzenduak: gaztelera, arabiera, informatika, osasuna, bitartekotza kulturartekoa, giza trebetasunak…
-Etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei zuzendutako ikastaroak: klabe kulturalak, kultura topaketa dela eta sortzen diren talkei aurre egiten ikastekoak, zurrumurruen aurrean jokatzen ikasteko ikastaroak…

Ekimenei laguntza:
Jatorri anitzeko pertsonen arteko topaketa eta elkar hartu-emana suposatuko duten jarduerei laguntza ematean datza. Hala, zentzu horretan jasotzen diren ekimenei laguntza eman eta honako jarduerak burutzen dira: Munduko Arrozak, Ateraldiak, Munduko Emakumeen topaketak, Munduko Musikak eta Ihauteriak, Herrietako jai eta ferietan parte-hartze aktiboa suposatzen duten ekimenak…

Sentsibilizazio jarduerak:
Migrazio eta aniztasunaren inguruan hausnarketarako tresneria eta guneak eskaintzean datza atal hau.
Modu bat baino gehiago dago sentsibilizazioa lantzeko:
-Dokumentu eta artikuluen sorrera
-Guaixen kolaborazioak
-Informazio eta sentsibilzazio guneak jartzea herriko jai eta feria gehienetan
-Ikastetxeetan sentsibilizazio jarduerak antolatu eta garatzea

Denetarik pixka bat:
-Zurrumurru-EZ kanpaina
-Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzuaren Kudeaketa
-Foro eta topaketetan zerbitzuaren parte-hartze aktiboa
-Norbanakoei laguntza

Ideia edo proposamenik baduzu, helarazi guri.