Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Migrazioak eta aniztasun batzordea

Giza Eskubideek, desberdintasunaren errealitatea eta duintasuna onartzen dute, eta beregan oinarritutako ezberdintasuna eta bazterkeriaren kontra borrokatzearen alde egiten.

Herri bakoitzak bere ikur propioak ditu: hizkuntza, erlijioa, elikadura, kultura, janzkera, ohiturak eta egunerokotasuna. Ezaugarri hauek denak munduko aberastasun kulturalaren iturri dira.

Aniztasuna, gizatasunaren aberastasun ikaragarria da. Ikaskuntza errazten du, beste izateko erak eta munduari aurre egiteko moduak ezagutzeko bidea errazten duen bezala.

Bere balorapen baikorrerako zailtasunak badaude, ordea. Badago desberdina denarekiko halako ikuspegi ezkorra.

Batzuetan, aurreiritziak, estereotipoak, zurrumurruak eta harreman etnozentrikoak ematen dira.

Zenbaitetan adibidez, etorkinen kasuan, beraien desberdintasuna erabiltzen da gaur egungo gizartean dagoen porrota soziala, txirotasuna, biolentzia eta marjinazioaren diskurtsoetan. Etorkinen iritsiera, gure oreka kulturala mehatxatzen duten produktu bezala erabiltzea.

Kultur aniztasunaz hitz egitea, herri indigenek, migrazioek eta globalizazioak bezalako mugimenduek eragindako aitortzaz hitz egitea da.

Kultura bera, bateratze sozialerako eta bakerako balio garrantzitsua daukan aniztasun ederra da.

Testuinguru honetan, eta azken urteotan bereziki, Sakanako Mankomunitatea tinko dabil lanean bertan kohesio sozialaren alde.

Hala, 2012. urtean Migrazioak eta Aniztasuna Batzordea sortu zen, makina bat helbururi jarraiki.

-Sakanan bizi garen pertsonon eta kolektiboen jatorriaren aniztasuna aitortzeko ekimenak, guneak eta baliabideak bultzatzea

-Aniztasuna jendartea kohesionatzeko elementu bilakatzea

-Herritar guztion eskubide eta betebeharrak bermatzea, aukera berdintasuna eta diferentziarako eskubideak bereziki, nola eskubideen urraketak salatzea…

Parte hartze irekia duen organoa da norbanakoentzat, eta oro har gizarteko sektore ezberdinetako kideentzat.

Horregatik, bertan parte hartu nahi duen edonor gonbidatzen dugu sakandarron eskubideen defentsan, bere urraketen salaketan, eta aniztasunaren aitortzan.

Horretarako, idatzi immigrazioa@sakana-mank.com edo deitu (648 07 07 10).