Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KAMIOI BERRI BAT ETA 374 EDUKIONTZI BERRI

Sakanako Mankomunitateak gai organikoa biltzeko kamioi berria erosi du eta, honekin batera, 374 edukiontzi berri.

Kamioiak 168.070 €-koa kostua izan du, hauetatik 117.650 € Nafar Gobernuko Hondakin Funtsaren diruz lagunduta.
Sakanako etxebizitza eta komertzioetan bereizitako organikoak gora egin du azken urteotan. Bere bizitza baliagarraren amaierara iritsi ondoren, lehen errefusa biltzeko erabiltzen zen kamioia ordezkatu da kamioi berri honekin.

Bestalde, ontzi arinak eta papera eta kartoiarentzako 374 edukiontzi berri erosi dira zaharkitutako edota hautsitako edukiontziak ordezkatzeko asmoz. Horrela, 1000 litrotako kapazidadea duten 108 edukiontzi hori eta 108 edukiontzi urdin jarri dira Altsasu eta Irurtzungo kaleetan, eta 240 litrotako 79 urdin eta 79 hori atez ateko bilketa zerbitzua  duten komertzio eta enpresetan.
Edukiontzien kostua 51.523,74 €-koa izan da eta Nafar Gobernuko Hondakin Funtsaren
36.067 euroz lagunduta gauzatu da.

Aipatzekoa da 2013an baino %315 organiko, %74 ontzi arin eta %9 paper eta kartoi gehiago bereizi genituela Sakandarrok iaz.