Hiritartasunaren tratu berdintasuna oinarrizko printzipioa da gizarte demokratikoetan. Gainera, Europako legediak debekatu egiten du sexu, erlijio, jatorri etniko, edota ezgaitasun, adin, sexu orientabide edota sinesmenengatik etor daitekeen edozein bazterkeria (Oinarrizko Eskubideen Eskutitzaren 10,19,20 eta 21. artikuluetan zehazten den moduan)
Hemen bizi eta lan egiten duten atzerriko jatorria duten langileek gainontzeko hiritarrek ordaintzen dituzten zerga berdinak ordaindu eta kotizatzen dituzte. Horregatik, bai moralki nola legalki desiragarria da euren kotizazioaren arabera dagozkien prestakuntza, laguntza sozialak jasotzea (langabeziakoak, ikasketarakoak, osasungintzarakoak…..)
Laguntza soziala jasotzen duten etorkinen kopurua %7 da, bertako herritargoaren %46aren aurrean (EAE).
Gizarte zerbitzuetako gasturik handiena etorkinen presentzia txikiena den ataletara bideratzen da (dependentzia, ezgaitasuna…) %1 soilik, nafarren %19,8aren aurrean. Iturria: Instituto Nacional de Estadística. Boletín Enfoques.
Etorkinen adinaren bataz-bestekoa 19 eta 44 artean dago estatuan. Osasun zerbitzuen erabilera baxuagoa da bertakoena baino. Iturria: Boletín Enfoques; EIN.
Gizarte zerbitzuetako laguntzak pobrezia edota ongizate ezaren egoerak lausotzera bideratuak daude, eta unibertsaltasun irizpidean oinarritzen dira. Laguntza horiek jasoko dituen pertsona, erkidegoan bizi den edozein pertsona fisiko izanen da, eta berau jasotzeko bidea irekiko duen zirrikitua errolda.
Ez dago atzerritarrari bertakoaren aurrean lehentasuna emango dion erregulaziorik. Ezta ere bere erabilerarako bide berezirik. Gainera, atzerritar nazionalitatea ez da inoiz ere baldintza izaten lehentasuna bezala diru-laguntza horietara jotzeko garaian, eta ez dago kuporik ere jatorrien arabera laguntza horietara jo ahal izateko.
Informazioa osatzeko: www.euskadi. net