Hemen dugu berriz ere Sakanako XII. Atletismo Kopa, Sakanako Mankomunitateak antolatua eta Lasa Kirolak etxeak babestua.
Lasterketa puntuagarriak:
XII. Aitzkozar Herri Krosa, Bakaiku-Iturmendi maiatzak 30
Ziordiko II. Herri Krosa ekainak 7
Ergoienako XII. Bira irailak 19
Sakanako XV. Herri Lasterketa urriak 24
Barrikarteren XXXV. Oroimenezko Oinezko Lasterketa abenduak 8
Baldintzak:
1. Sakanako 10 hoberenak puntuatuko dute, 10 neska eta 10 mutil.
2. Gutxienez parte hartu behar da burutzen diren lasterketa guztietan, baten ezik.
3. Gutxienez urte bat erroldatua egotea Sakanan.
Sariak:
Lehenengo hiru neskak eta lehenego hiru mutilak sarituak izango dira.
LEHENENGOA: 80 € kirol materialean.
BIGARRENA: 60 € kirol materialean.
HIRUGARRENA: 40 € kirol materialean.
Proba guztietan parte hartzen dutenen artean sari bat zozketatuko da.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzailea: Dantzaleku atletismo taldea
Babeslea: LASA KIROLAK