Sakanako hariztian. Hosto desberdinak edo egur hilean bizi diren animaliak ezagutu. Jolasean ibiliko gara eta herbarioa egingo dugu. Piztu zentzumenak eta irudimena!
Urriak 31
Izen-emateak: 948464866 kirolak@sakana-mank.eus 648070710 anitzartean@sakana-mank.eus
Iraupena: 10:00-12:00.
Hasiera lekua: San Pedro, Altsasu – Urdiain. Ibilbide zirkularra
Zailtasuna: Txikia
Beharrezkoa: Jarduerarako arropa egokia eta zola ona duten zapatilak edo mendiko botak. Zira, haizetik babesteko modukoa. Ura eta hamaiketakoa
Prezioa: 10 € (12-25 urte bitartekoek edo 65 urte baino gehiagokoek 5 €)
Hizkuntza: Euskaraz nagusiki, baina ulertzen ez duenari itzuliko zaizkio azalpenak.
Oharrak:
- Derrigorrezkoa da izena ematea leku mugatuak daudelako (gutxienez 6 eta gehienez 18). Lekuak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.
- Izena emateko azken eguna urriak 25ean izanen da.
- Segurtasun neurriak bermatuko dira.