Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren baitan bildutako eragileek, Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bat saritu nahi du. Horretarako sortu da Sakana Saria eta saritua aukeratzeko aipatutako hiru balioak izango dira kontutan. Sakana bizi, elkartu eta anitza helburu, Sariak honako balore hauek sustatu nahi ditu eskualdean: dinamismoa eta erresilientzia-gaitasuna oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, aniztasuna aberastasun kolektibo gisa ikusia izatea, eta elkartasuna eta onura komuna bilatzea komunitatearen beharrak lehenetsiz, horretarako funtsezko elementuak izanik komunitatearen lana (auzolana) eta herri-ondasunak (komunala).
Hautaketa egiteko, herritarrek, elkarteek eta eragileek azaroaren 18a baino lehen proposatu beharko dituzte hautagaiak info@sakanagaratzen.com helbidean, epaimahaiak azaroaren 26an eginen du sariaren banaketa.