Sakanako Kirolari Onenak sariak abenduaren 17an arratsaldeko 19:30ean banatu dira Olaztiko kultur etxean.
Saridunak
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
18 URTE BAINO GUTXIAGOKO GIZONA
AIMAR TADEO ARCAUZ
17 urte
Proposatua: Nerea Bakaikoa, Xabier Maiza, Alberto Ormazabal, Estitxu Ruiz, Aimar Villegas, Saioa Alegre, Alfonso Tadeo Ocaña, Edurne Arcauz Rincon, Jesus Ayucar Mozo, Estibaliz Arcauz Rincon, Irati Tadeo Arcauz, Aitziber eta Aitor Garcia Monfort, Joseba eta Joana Gandarias Ortuzareta, Naiara Martinez Mariñelarena.
Merituak: Erorketa eta alergiak gainditu ondoren lorpen hauek izan ditu:
2020an 2. Nafarroako txapelketaneta oso emaitz onak ziklokrosean
2021ean 1.goa Dicastilloko kronoeskaladan, 2. aurremundialean Beasainen, 1.goa Tafallan, 2. Atarrabian
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
18 URTE BAINO GUTXIAGOKO EMAKUMEA
NAHIA IMAZ PEREZ
17 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2019an Eskola adineko txirrindularitza txapelketan Valentzian, emakumeen kadeteen selekzioko taldekako erlojupekoko saria eta lasterketako brontzea eta Txapeldun Urdiaingo lasterketan.
2020an Euskadiko kadete txapelduna eta Nafarroako erlujupeko txapelduna.
2021ean Junior mailako Espainiako erlojupekoan 3 sailkatua eta 4. Lineako proban eta
Espainiako juniorren selekzioarekin Tour du Gevaudan Occitanie lasterketa gogorrean parte hartu zuen maiatzean, horrez gain 2. Atarrabiako memorialean.
Esan beharra dago aurten Junior mailan 1.go urtea izan duela, 60-70 km inguruko probak dira, portu eta guzti. (kadetetan 30km ingurukoak izaten ziren).
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
18-35 URTE BITARTEKO GIZONA
IGOR ARRIETA LIZARRAGA
19 urte
Proposatua: Arruazuko udala
Merituak: 2019an Gipuzkoako itzullia irabazi eta mendiko txapelduna.
Errepidean denboraldi bikaina ondu eta gero, ziklo-krosean bost probetan parte hartu eta bostak irabazi. Horrez gain, espainiako txapelketan eta mundialean aritu zen, 16 urte izanda.
2020an Espainiako ziklokros txapelduna.
Nafarroako erlujupeko txapelduna
Europako juniorren erlojupekoan 10.
Lacturale trofeoa irabazi
Berriatuan euskadiko junior txapelketan txapelduna.
Espainiako junior txapelketan txapeldunordea.
2021ean Lizarte taldean afizionatu mailan hasi da aurten.
23 urtez azpiko Erlojupeko Espainiako txapelketan urrezko domina.
Espainiako ziklokros txapelduna
Iturmendiko trofeoa irabazi.
Sprint Final komunikabide digitalak 2020ko txirindulari juniorra izendatu zuen
Mendi lasterketan ere parte hartu eta 11. Izan da bere herriko Beriain km bertikalean
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
18-35 URTE BITARTEKO EMAKUMEA
IRATI IGOA SESMA
20 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2019an Nafarroako kluben arteko paleta gomako txapelduna, binakako txapelketa Maite Ruiz de Larramendirekin batera.
2020an Sakanako Pala txapelduna.
Mullier taldeko futbolaria, Nafarroako 1.go Emakume futbol taldea.
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
35 URTE BAINO GEHIAGOKO GIZONA
JOSEMA URRESTARAZU ZABALO
51 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2020an ”Basapiztien eremua” 9a bidea kateatu zuen, 90 metroko bide zail, malkartsu eta gogorra.
9a maila gorenean dabilen estatuko esakalatzaile beteranoena da. Kirolari todoterrenoa esakalada, mendia, eskia, korrika, bizikleta…
3. beterano mailan espainiako iraupen eski txapelketan
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA:
35 URTE BAINO GEHIAGOKO EMAKUMEA
HAIZEA RAMIREZ DE ALDA POZUETA
31 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2019an Izabako Camille extreme lasterketa ikusgarrian 4.a.
2021ean Altsasuko kros herrikoiko irabazlea.
► SAKANAKO KIROL TALDERIK HOBERENA:
BARGAGAIN TAEKWONDO TALDEA
Proposatua: Marga Claverrek proposatua
Merituak:9 domina nazional. – 15 domina inguru urteko, hau da, 30 domina baino gehiago Kirol jokoak, sub21 eta senior Txapelketan. 2.emakumezko talde infantila izendatua 2021an. – Emakumezko kadete talderik onena izendatua 2021an. – Emakumezko junior talderik onena izendatua 2021an.
Lan guzti honen bultzatzaile nagusiena Gerardo Montero entrenatzailea izan da, aipatu beharra dago berak egindako kudeaketa bikaina, bai hastapaneko kirolean eta goi mailan ere. Baita taldeak euskeraren, berdintasunaren (emakumeen, kultur artekotasuna eta adin aniztasunaren arteko elkar bizitzaren) alde egindako lana ere.
Bereziki aipatu nahi ditugu Irati Irigoien, Erkuden Moreno, Leire Etxaniz eta Rania Mabchor kirolariak, hainbat eta hainbat txapelketa irabazi dituzte eta.
Irati Irigoien – 2019an zilarra estatuko junior txapelketan eta Nafarroako kirolari onenaren saria jaso zuen. 2020 eta 2021ean brontzea 21azpiko estatuko txapelketan
Erkuden Moreno 2019an brontzea estatuko kadete txapelketan, urrea Euskadiko Openean eta brontzea Bulgariako Multigames europear txapelketan. 2021ean brontzea estatuko junior txapelketan.
Rania Mabchour -2019an Zilarra klub arteko estatuko txapelketan
Leire Etxaniz – 2021ean Zilarra estatuko kopan eta txapelketan ere bai
► EUSKARA GEHIEN BULTZATU DUEN KIROL TALDEA:
TRIKU TRAIL TALDEA
Proposatua: Etxarri Aranazko udala
Merituak: Bere komunikazio guztia euskaraz egiteagatik.
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENAK:
AIPAMEN BEREZIA
IMANOL ARREGI SARASA
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Areto Futboleko espainiako federazioak 2018/2019 denboraldiko entrenatzaile onenaren Ramon Cobo saria eman zion.
2020an Nafarroako entrenatzaileen batzordeak areto futboleko teknikari onena izendatu zuen.
► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENAK:
AIPAMEN BEREZIA
IOSEBA FERNANDEZ FERNANDEZ
Proposatua: Arruazuko udala
Merituak: 5 aldiz izan da Munduko Txapelduna, horrez gain zilarrezko eta brontzezko domina ugari ditu.