Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako kirolari onenen sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 14an ospatuko da Iharbako Herriko Etxean, arratsaldeko 19:30ean

SARITUAK

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 18 URTE BAINO GUTXIAGOKO GIZONA
Izena UNAI VILLALOBOS HERNAZ
17 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Nafarroako irristaketa zirkuituko abiadura txapelketa, urrezko bat eta brontzezko domina bi 2017
Hiru domina espainiako txapelketan
Espainiko txapelketan Oviedon bi domina 2018

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 18 URTE BAINO GUTXIAGOKO EMAKUMEA
Izena OLGA GARCIANDIA IJURKO
17 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2017an biatloiko mundialean parte hartu zuen
2018an ere goi mailan dabil, eta Noruegatik etorri berri da.

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 18-35 URTE BITARTEKO GIZONA
Izena EKHI CONGIL MENDIOLA
19 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Europako monoziklo txapelketan 2017
Mundialean Hego Korean 8 domina 2018

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 18-35 URTE BITARTEKO EMAKUMEA
Izena IZAR PAROT ARRAZUBI ETA OLAIA EIZAGIRRE SAGASTIBELTZA
20 eta 22 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Euskal Herriko txapeldunak paleta goma 2017

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 35 URTE BAINO GEHIAGOKO GIZONA
Izena JOSE LUIS BERAZA LACALLE
49 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Nafarroako ultra txapelduna 2017
6. Leire trailean 2017
Zazpimendiko 44km irabazlea, 2018
5. Zestoan kobaz koba trailean 2018
Valle de Tenako podiumean

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENA: 35 URTE BAINO GEHIAGOKO EMAKUMEA
Izena GINESA LOPEZ CID
46 urte
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: 2016 atletismo kopa irabazi eta 2017an 2. izan zen.
Barrikarten 3. herrikoa 2017an eta Gasteizen 2. mendiko lasterketan
Dantzaleku atletismo taldeko juntan lan polita egiten dabil beste emakume talde batekin.

► SAKANAKO KIROL TALDERIK HOBERENA: Izena ARALAR ETA BURUNDA TXIRRINDULARI TALDEAK
Proposatua: Aralar Txirrindulari taldea
Merituak: Sakanan txirrindularitza zabaltzen lan handia egiten dute. 100 umetik gora daude Sakanan txirrindularitzan murgilduak, kopuru paregabea Euskal Herri mailan eta estatu mailan ere. Gaur egun Sakana txirrindularitzaren paradisua dela esan dezakegu.EUSKARA GEHIEN BULTZATU DUEN KIROL TALDEA:
Izena YOSEIKAN BUDO TALDEA
Proposatua: Sakanako Mankomunitatea
Merituak: Altsasun eta Etxarrin klase guztiak euskaraz ematen dituzte.

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENAK:
AIPAMEN BEREZIA
Izena IMANOL IRURTZUN ARTOLA
Proposatua: Arakilgo Udala
Merituak: Futbol arbitroa maila guztietan jubenil, regional, preferente eta Hirugarren mailan ere, bigarren B mailako arbitro izatea lortu du estatuko nota hoberena atera ondoren, 330en partaideren artean. Sakanako futbol topaketetan ere arbitro izan da eta kirolari amorratua txikitatik.

► SAKANAKO KIROLARIRIK HOBERENAK:
AIPAMEN BEREZIA
Izena XANITURRI EMAKUME TALDEA
Proposatua: Arakilgo Udala
Merituak: 2004ean sortu zen bailarako emakumeak elkartu ondoren. Helburu nagusia ongizate emozionala, fisikoa eta soziala lortzea da. Horretarako hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak antolatu dituzte urte hauetan. Adibidez, Ihabarren egiten den Yoga ikastaroa. Erreferente polita da emakumeen saretze mailan.