Sakanako Mankomunitatean hondakin teknikari bat kontratatzeko prozeduran, lehen proba teorikoa egin zen irailaren 17an, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan, Iruñean. Epaimahaiak azterketak kalifikatu ondoren, irailaren 20an, publikoki ireki ziren plikak Mankomunitatearen egoitzan.
Azterketa teorikoan gutxienez 15 puntuko kalifikazioa lortu zuten izangaiek aukera izanen dute azterketa praktikoa egiteko. Hori dela eta, froga praktikoa noiz eta non eginen den aditzera ematen da.
DATA: Urriaren 26
ORDUA: 9:30
TOKIA: Sakanako Mankomunitatearen egoitzan (Uriz kalea 32, Lakuntza, Nafarroa)