Sakanako Mankomunitateak, maiatzak 28 ostegunean, kontuen batzorde berezia osatu ondoren, 2014ko aurrekontuen likidazioa aztertu zuen eta iaz izandako sarrerak eta gastuak zehaztu zituen. 148.893,94 euroko emaitza positiboarekin itxi zuen Mankomunitateak urtea, gastu orokorretako diruzaintzako gerakina 228.323,57 eurotan geratzen delarik eta Mankomunitatearen zor bizia 1.096.710,08 eurokoa izanik.
Aurten, lehengo urtean ez bezala, aurrezpen netoa positiboa da 213.508,44 eurotan. Hori hala da gastu korrontean hartu izan diren neurri ezberdinengatik, horien artean, aseguruak berraztertu dira, kredituak, erregaiak, energia…
Hau horrela izanik ere, aurrekontuen egonkortasunari dagokion legearen arabera (Aurrekontu Egonkortasuna eta Finantza Iraunkortasuna arautzen duena), ezin izanen da diru hori osotasunean Sakanako herritarren beharretara bideratu. Lege horren arabera hainbat muga inposatu ditu Gobernuak.
Bestalde, zorpetze-maila %4,96 izan zen, zorpetze muga, %11,17 izanik, beraz, mugatik urrun %6,21ean zorpetzeko aukera izango luke Mankomunitateak.