Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak turistendako hiztegi berria argitaratu du

Hiztegiaren bidez Sakanako euskararen egoeraren berri eman nahi zaie bisitariei eta hura erabiltzera animatu. Aralarko turisten informazio gunean, kanpinetan eta landetxeetan banatuko da.

 

 

Edukia

Euskara Sakanako soinu banda lelopean bi euskarri argitaratu dira: kartela eta hiztegi txikia. Karteleko QR-ari esker hiztegia deskargatu daiteke pdf formatuan.

Hiztegi txikian turistendako erabilgarriak izan daitezkeen hitzak daude: agurrak, lekuak, garraioa, janaria eta edaria, familia, egunak eta hilabeteak eta zenbakiak. Horrez gain, euskararen egoeraren eta historiaren berri ere ematen da. Sakanan euskara hizkuntza bizia dela azpimarratzen da eta bisitariei, ahal duten neurrian, euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie.

Euskarria zazpi hizkuntzatan dago: euskara, katalana, galegoa, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana.

50 kartel eta 600 hiztegi argitaratu dira. Aralarko turistendako informazio gunean, kanpinetan eta interesa duten hotel eta landetxeetan banatuko dira. Sakanako Garapen Agentzian zabalpenean lagundu du.

Aurrekariak

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 2017an argitaratu zuen lehen aldiz turistendako hiztegia Euskara, Munduari begiratzeko modu bat, Sakanari begiratzeko modu bat izenarekin. Ordura arte, Sakanako promozio turistikoa lantzean, bertako paisaia, baliabideak, ohiturak, ekoizleen produktuak eta tokian tokiko kontuen berri ematen zen, baina ez euskararen berri. Gabezia horri aurre egin nahian prestatu zen argitalpen hori. Turismoko eragileek argitalpena eskertu zuten eta turisten artean ere harrera ona izan zuen. Lana zenbait aldiz berrargitaratu da.

Covid-19ak ekarri zuen geldialdiak hiztegia birpentsatzeko aukera eman du. Bertsio berrian hiztegia luzatu da eta euskararen egoera eta historiari buruzko informazioa gehitu da.

Nola lortu

Interesa dutenek kartelak eta hiztegiak eskatu ditzakete Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara1@sakana-mank.eus). Dohainik banatuko dira aleak agortu arte banatuko dira.