Aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruei aurre eginez, aniztasuna kudeatzeko sentsibilizazio kanpaina, berdintasuna, errespetua eta diskriminazio eza oinarri
1-Historia pixka bat
8.urtea egitera doa Sakanako Mankomunitateak, aniztasunaren kudeaketaren alde apustu sendoa egin zuela, 2008an Immigrazio Zerbitzua irekiz. Lehendik ere jardun zuen lanean etorkinei harrera egokia eskaintze Euskara Zerbitzutik, besteak beste. Ordutik, ugariak eta Anitzak izan dira jorratu diren ekimenak eta proposamenak (Munduko Arrozak, ateraldiak, Munduko Pintxoak, Aniztasunaren astea, jaietan etorkinen parteharmena…). Beti ere , pertsonaren duintasuna salbu mantendu eta pertsona osotzen duten arloak landuz: lana, emakumea, aisia, parte-hartzea, osasuna, hizkuntza, hezkuntza, sentsibilizazioa
2- Zergatik kanpaina hau?
Ezaguna den logoa hartu nahi izan dugu, erraz identifikatzeko.
Indartsua, bizia, gogoz betea, alaia eta baikorra, aniztasuna kudeatzeko berdintasuna, errespetua, eta diskriminazio eza oinarri ditugulako.
Bihotzean daramatzagun balioak ditugu, bihotzeko bidetik iritsiko bai gara aniztasunaren bidean pausu egokiak ematera.
3-Zertarako kanpaina?
Sakandarrak hausnarketara gonbidatzeko.
Zeren inguruan? Migrazio, etorkinen inguruan izan ditzakegun aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruen aurrean hausnartzeko. Barrura begirada bat eman dezagun.
Gure hizkeren aurrean hausnartzeko: “Etorkizuna beltza”, “zulo beltzean aurkitzen da”…..halako hizkeren aurrean hausnartu eta ohartu ondoren gure jarrera aldatuz, pertsonari dagokion duintasuna ez kaltetzeko.
4-Zergatik jaietan?
Erronka handia da. Aniztasuna eta da batetik bestera garatzen.
Jaiak ongi pasatzeko tartea dira. DENOK ongi pasatzeko.
Hori hala, eta baikorrago, abegikorrago aurkitzen garenez, une egokitzat jotzen dugu jai giroan hastea kanpaina.
Izan ere,:
-Zenbat eta errespetu gehiago, gozamen gehiago
–Zenbat eta berdintasun gehiago, gozamen gehiago
–Zenbat eta diskriminazio eza gehiago, gozamen gehiago.
Hortaz, jai giroa, garai polita da balio horietan lanean hasteko, edota sakontzeko.
5-Nola garatuko da?
Hiru bide:
1-Herrietako jaietan leloa daraman pankarta udaletxeetan jartzea
2-Suziria bota behar duen pertsona-talde, udal ordezkariei leloa daraman kamiseta bana oparitzea, egun horretan jar dezan
3-Herrietako jaietako programetan, kanpainaren leloa txertatzea
6-Norekin kanpaina?
Denok dugu egitekoa aniztasunaren kudeaketan: harrera gizarteak, eta etorkinak.
Udalek ere bai, herritarren eskubide zein betebeharren bermale direnetik.
Horregatik dago bideratua kanpaina modu honetan, udaletara.
Hasiera besterik ez da , uda ondoren kanpainak ere jarraituko du.
Hamaika sinesmenengatik, ohiturengatik, kulturagatik, izakia bakarra baita: gizakia
Hamaika sentimendugatik, bihotza bakarra baita
Hamaika mundu egonagatik, Sakana bakarra baita, bakarra eta anitza
Hamaika hizkuntza entzunagatik, euskara denen ari, euskarri.