Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Tokiko garapena kudeatzeko politiken inguruko mintegia

Sakana Garapen Agentziatik tokiko garapena kudeatzeko politiketan formatzeko mintegia antolatu dugu. Mintegi hau irekia izanen da, eta eskaldeko garapenean arituko den ororentzat bideratu dugu: udaletxeetan izendatutako garapen teknikariak, alkateeak, ikasketa zentroen ordezariak, edota garapen arloetan lan egiten duten erakundeen langileak.

Mintegi honen helburuak honakoak dira:

  • Tokiko garapenari buruzko informazio orokorra izatea (tokiko garapena kontestuan jarri, lurraldearen ezaugarrietan oinarrituriko politikak, Europatik datozen ereduak…).
  • Lan ildo argiak Eskualdeko garapen estrategiak nola eraiki diren eta nola artikulatzen diren ikasi.
  • Tokiko garapen estrategietan jarduera ildo esanguratsuenen adibide praktikoak (arrakasta kasuak).

Hurrengo astean hasita, mintegia 2 ordu inguruko iraupena izanen duten hiru jardunaldik osatuko dute. Jardunaldi bakoitzean aditu bat gonbidatu da tokiko politiketan mintzatzeko. Mintzalari bakoitzak, gure ustez Sakanarako egokitu daitezkeen proiektuetan egin du lan. Atxikitako dokumentuan mintegiko programa eta antolatu den jardunaldi bakoitza sakonago azaltzen dira.

Esperientzia hauek zuen eguneroko lanerako erabilgarri izan daitezen espero dugu.

13267984_792930690808403_6926500124270074991_n