Zerua gris dago, 2016ko Etxepare saria

July 18, 2016

Aurtengo Etxepare saria Isaak Martínez eta Liébana Goñi egileek irabazi dute Zerua gris dago albumarekin. Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatutako epaimahaiak 23 lanen artean hautatu zuten.

Ipuinaren protagonistak bi haur dira, elurraren isiltasunari eta lasaitasunari bizitza ematen diotenak hain zuzen ere. Elur artean denbora aurrera doa, baita haien arteko erlazioa ere. Epaimahaikideek honakoa adierazi dute: “Albumean adiskidetasun baten sorrera kontatzen bazaigu ere, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen zaigu, laguntasunaren aldeko proposamen sotila.”

Lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2016ko udazkenean eta egileek 5.000 euroko saria jasoko dute, egile eskubideen aurrerapen moduan.
Saridunei buruzko informazio osagarria: Isaak Martínez eta Liébana Goñi.

P1050256

Sare sozialetara gehitu

<< atzera