“ZURRUMURRUEN JASARI, BALOREAK ATERKI”
Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren V. Lehiaketa.
Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren V. Lehiaketa antolatu du.
Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza baloreak bultzatuko dituen istorio bat sortzera gonbidatzen ditugu sakandarrak. Migratu duten pertsonei buruz ditugun ideiak eraldatuko dituzten istorioak sortzera. Aniztasunean elkarbizitzaren alde eginen duen istorioa eraikitzea azken finean, bestearekiko zurrumurru eta aurreritziez libre izango dena.
Eszenatoki berri bat asmatzea. Aniztasunak, tratu eta aukera berdintasunak, eta bestearekin elkarbizitzeak dakarzkigun onurak kontatzea.
Sakana kulturartekotasunaren bidean dabil azken urteotan; migraturiko pertsonen inguruan dauden zurrumurru, aurreritzi eta estereotipoetatik libre, jarrera arrazista eta xenofoboetatik libre izatera daraman bidetik.
LEHIAKETAREN XEDEA
Zurrumurruen jasari , baloreak aterki lelopean ANITZARTEAN zerbitzuak Sakanan garatzen duen sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen da Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren V. Lehiaketa hau.
Sentsibilizazio kanpaina sakandar orori dago bideratua, elkarbizitzari modu ezkorrean eragiten dieten jatorri anitzeko pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrei aurre egin nahiean.
Bere helburua, kulturartekotasuna eta kohesio sozialaren alde, nola bazterkeriaren kontra, zein Arrazakeria eta xenofobiaren kontra jardungo duten persona zein entitate konprometituak sortzea eta sendotzea da. Hortaz, ipuinek xede honekin zerikustekoa izango dute.
PARTEHARTZAILEAK
Sakanako biztanleek parte har dezakete, edozein dela bere jatorria zein egoera juridiko-administratiboa. Banaka edo taldean parte har dezakete.
GAIA
Lehiaketaren gaiak, ANITZARTEAN zerbitzuak bultzatzen dituen balioei egiten die aipamena: aniztasuna, berdintasuna, errespetua, diskriminazio eza, elkarbizitza, kulturartekotasuna, arrazakeriaren, aurreritzi eta zurrumurruen kontrako borroka, aniztasunaren ekarpen eta abantailak… besteak beste.
HIZKUNTZAK : EUSKERA ETA GAZTELERA.
Lanak euskara zein gazteleran aurkez daitezke. Ezingo da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu.
IPUINEN EZAUGARRIAK
Ipuinek, gehienez ere 4 orrialdeetako luzapena izango dute. Arial 12, letran idatziko dira, espazio bikoitzean. Orijinalak, berriak, eta beste lehiaketetan ez sarituak izango dira.
AURKEZPENA
- Posta elektronikoz. Bi dokumentu aurkeztuko dira PDF formatuan:
- Lehenengo PDFan partehartzailearen datu pertsonalak joango dira: izen—abizenak, jatorria, helbidea, posta kodea, tfnoa, identifikazio zenbakia, eta posta helbidea. PDFaren izena hauxe izango da: “ZURRUMURRUEN KONTRAKO IPUIN LABURREN III LEHIAKETA” . Eta honekin batera izengoiti bat joango da pdfaren izenburuan.
- Bigarren PDF an aldiz: Izenburu berdina bere izengoitiarekin, eta ipuinaren izena, hizkuntza eta partehartzailearen adin tartea (16 urte baino gehiago edo gutxiago)
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 30 artekoa izanen da, hau barne.
Tokia aldiz, honako posta helbidea izango da:
anitzartean@gmail.com
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko lanen galera posiblerik, ezta aurkezpenean atzerapenarik.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolakuntzak deitua izango da.
Bera izanen da lanen irabazlea aukeratuko duena. Berak erabaki dezake lehiaketa bertan behera uztea, jasotako lanek ez balute behar adineko maila eskaintzen. Berak erabakiko du modu berean, aipamen berezirik izatea edo ez.
Epaimahaiaren erabakiak apela ezinak izango dira.
2024ko irailean jakinaraziko da.
Lanak aurkezteak, oinarriak bere osoatsunean onartzea suposatuko du.
SARIAK
Denak ekonomikoak izango dira eta Sakanako Dendarien Elkarteko saltokiren batean aldatuko dira.
Ipuinak euskaraz:
16 urte bitartekoak:
1.Saria: 100€
2. Saria; 75€
3. Saria; 50€
16 urtetik gorakoak:
1. Saria: 200€
2. Saria: 150€
3. Saria: 100€
Ipuinak gazteleraz:
16 urte bitartekoak:
1. Saria: 100 €
2. Saria; 75€
3. Saria: 50€
16 urtetik gorakoak:
1. Saria: 200€
2. Saria; 150€
3. Saria; 100€
SARIEN BANAKETA
Sarien banaketa Sakanako herriren batean izango da. Irabazleei jakinaraziko zaie tokia eta egun zehatza.
Irabazleek sari banaketara joan beharko dute. Data 2024ko irailean izango da.
BESTE OINARRI BATZUK
Saritutako lanak ANITZARTEAN zerbitzuak geratuko ditu, eta berak izango du eskubidea haiekin erakusketaren bat antolatzekoa edota lanak argitaratzekoa……haren helburuei jarraiki. Eta horrek ez dakar berarekin egilearen eskubideak eskatzerik.
INFORMAZIO GEHIAGO
ANITZARTEAN Sakanako Mankomunitatearen Kulturartekotasun zerbitzua.
Uriz 32 . Lakuntza 31830
anitzartean@sakana-mank.eus / anitzartean@gmail.com
648070710